Gure eskolan ORTU EKOLOGIKOA daukagu. Urtero gauza gehiago egiten goaz, bankalak, ureztatze sistema berria, eta aurten hazitegiak ere egingo ditugu. Urtaroko produktuak landatzen ditugu, berauek hazten ikusi eta gero dastatzeko. Baina hori lortzeko, ondo zaindu eta ureztatu behar dituzte gure ikasleek.