Atzera begiratuz

MENDE  BAT BAINO GEHIAGO

Eskolaren historian atzera eginez, 1905an San Juan Bautista nesken eskola sortu zen, baita garai batean  gau eskola, ikastola pribatua, haurreskolako unitatea, eta azkenik eskola publikoa. Gaur egun "Okondo Eskola", Euskal Eskola Publikoko ikastetxe bat da; beraz jabetza Hezkuntza Sailarena da. D ereduko ikastetxea da. Haur hezkuntza eskaintzen dugu bakarrik. Maila bakoitzean lerro bakarrra izanik. Beraz, lau gela ditugu.

 

1989 urtean  Amara-Berri sistemarekin lanean hasi ginen: " La globalizaci√≥n como proceso vital dentro de un sistema abierto". Urteak pasata  proiektu honetan sakontzen joan ginen Amara-Berri Ikastetxe berriztatzailearen  aholkularitza zuzenpean.
Handik gaur egunera aldi ezberdinetatik pasa izan ditugu. Sistema gauzatu, sakondu eta ororkortu. Eta gaur egun sistema GUREA bihurtu dugu eta Amara-Berri sistemako SAREKIDEAK gara.
 
1988 urtean ikastetxea adin ezberdinetako talde bakarreko ikastetxea zen ( 6 haur), irakasle bakarra ere. Gaur egun 44 ikasle lau taldetan eta sei irakasle.
 
Urteak joan hala ereduz aldatu izan dugu, ikastetxearen izena ere, lehen Santa Maria Untza  orain Okondo Eskola.
 
2009tik eraikuntza berria dugu, gaur egungoa eta praktikoa.
 
Urteak ere eman ditugu eskolako kudeaketa hobetzen eta 2013an Kalitatea Hezkuntzan ziurtagiria lortu genuen Hezkuntza Sailako ikuskaritzak egindako auditoria gainditu ondoren.
Urtero ere proiektu ezberdinetan aritzen gara (hezkidetza, eskolako ortua, pentsamendu matematikoa), gaurkotutako hezkuntza dugu gure erronka.
 
Azken Plan estrategikoan 2015-2020; gure hezkuntza eskaintza zabaltzearen nahia proposatu zen. Eta honetan ere arituko gara.